Udalak herritarrek erabakitzen dutena errespetatuko du
Udal gobernuak ohar baten bidez adierazi du Igeldoko herritarrek erabakitzen dutena onartuko dutela eta “Igeldo igeldoarrek erabakitzen dutena izango dela”.
Horrela jokatuko dute hauteskundeetara aurkeztu zirenean hala adierazi zutenez, “koherentzia politikoak hala eskatzen digulako batetik, eta eta herritarrek euren erabakiak hartzeko eskubidea duten politika egiteko modu batean sinisten dugulako, bestetik”.
Bestalde, parte hartze eta galdeketa prozesuan ez dutela inongo oztoporik jarriko adierazi du udal gobernuak, eta gehiengoz Igeldo udalerri izatea erabakitzen badute, udaletik egin beharreko tramitazioak abian jarriko dituztela.
Azkenik, Igeldoko herritarren erabakian ez dutela parte hartuko ere adierazi du udal gobernuak. Hau da, “posizio neutrala” mantenduko dutela eta bizilagunen erabakia errespetatuko dutela.