Txominen eraikinak botatzen jarraitzen dute
Aintzieta Berri baserria eraitsi zuten, eta atzo ondoko eraikina bota zuten.
Datozen egunetan Aita Abarzuzako eraikinak botatzen hasiko dira. Bertan bizi ziren herritarrak Morlansen bizi dira orain, etxebizitza berriak eraikitzen dituzten arte.
Martuteneko lanak
Martutenen Urumea ibaiaren inguruan lurrak eskuratzeko pausoak ematen ari da udala. Izan ere, 2014an Uraren Euskal Agentziak auzoa uholdeetatik babesteko egitasmo bat jarriko du abian, eta horretarako zubia ordezkatu beharko da, besteak beste.
Gainera, Martutene pasealekuko 18 zenbakiko jabe batekin hitzarmena lortu du udalak. Higiezina trinkete Urumeako Erribera eremuan dago, eta udalak eskuratu duen lehen etxebizitza da.
Txominen etxebizitza berriak egiteko zonaldea egokitzen jarraitzen dute. Pasa den astean