
(Argazkia: Nerea Lizarralde).
Ikastaroaren iraupena 2 ordukoa izango da eta irailaren 18 eta 20ean izango dira.
Donostiako Udalak, Energiaren Euskal Erakundearekin elkarlanean, helduentzako doako ikastaroak emango ditu (adinez nagusiak edo 16 urtetik gorakoak, hirian galtzadan bizikletaz modu seguruan ibiltzeko tekniken inguruan.
Ikastaroaren iraupena 2 ordukoa izango da eta irailaren 18 eta 20ean izango dira (asteazkena eta ostirala), 18:00etatik 20:00etara eta irailaren 21ean (larunbata), 11:00etatik 13:00etara. Ostiraleko saioa euskaraz izango da.
Prestakuntza saio hauen helburua galtzadan bizikletaz ibiltzean segurtasun eta konfiantza handiagoa izatea da, baita bizikleta hiri osoan zehar ibiltzeko erabiltzea are probetxugarriagoa eta atseginagoa izatea lortzea ere.
Ikastaroek bi ordu irauten dute eta erabat praktikoak dira. Kalean ematen dira, talde txikitan (zortzi lagun, gehienez), prestakuntza eta ariketak partaide bakoitzaren beharrei egokitze aldera.
Parte hartzaileek beren bizikleta eraman behar dute ikastaroa egin ahal izateko eta ezinbestekoa da bizikleta erabiltzen gutxieneko esperientzia eta trebetasuna izatea.
Hiru egunetarako antolaturiko kanpainaren asmoa da 25 bat pertsonari aukera ematea 8 laguneko talde txikietan parte hartzeko. Beraz, leku-kopurua mugatua da. Parte hartu nahi duten guztiek izena eman dezakete 943481380 telefono zenbakira deituta (lan-egunetan 9:00tatik 14:00tara) edo
Donostiamovilidad.com webgunean sartuta.