Burutaran: "1992an hondatu zuten Norteko geltokiko ondarea"
Norteko tren geltokiko eraikinak botatzen hasi direnean sortu den “zalaparta” dela eta.
Autobus geltoki berria Atotxan egitea ez zela beraien ideia izan gogorarazi du Burutaranek. “Autobus geltokia Atotxan egitea defendatu zuten haiek ari dira orain kexuka, baina hasiera hasieratik zekiten zer egin behar zen Norteko geltokian, beraiek onartutako proiektua da, beraz, ez dut ulertzen zertara datozen protestak orain”.
Gainera, albiste batekin beste bat estali nahi dutela adierazi du Burutaranek. Bere hitzetan, “1992. urtean hondatu zuten Norteko tren geltokiko ondarea; orain mantendu nahi duten hori itxurakeria besterik ez da. Harriz apaindutako hormigoizko arkupeak eta elementuak dira geltokikoak, eta hori bai, ondare kulturala suntsitzea da. Horregatik, ahal den eta merezi duen guztia mantenduko dugu, eta berreraikitzen dena ondo egingo da, hau da, 1906ko ezaugarriak berreskuratuz, harrizko egiturak berreraikiz”.
Ricardo Burutaran, hirigintza zinegotziak “harrituta” dagola aitortu du autobus geltoki berriko lanen ondorioz eta