Olatuek zulo bat egin dute Eduardo Txillida pasealekuan
Denboraleak gogor jo du kostaldea, eta Donostian olatuek zulo bat egin dute Eduardo Txillidaren pasealekuan, Tenis inguruan. Espaloiaren zati bat hondoratu egin da. Izan ere, aste honetan harrizko horma zulatu egin zuen itsasoak. Egun hauetan ura indarrez sartu da zulo honetatik, eta badirudi horrek ekarri duela espaloiaren ondoratzea.
Espaloia hondoratu den gunea itxita dago, baina Haizearen Orrazirako bidea irekita dago. Donostiako Babes Zibilak gomendatu du hondartzetatik urruntzeko, eta haize handiaren eraginez sor daitezkeen marea eta olatu handien kolpea jasotzen duten lekuetatik aldentzeko.
- (Argazkia: Nerea Lizarralde)
- (Argazkia: Nerea Lizarralde)
- (Argazkia: Nerea Lizarralde)
- (Argazkia: Nerea Lizarralde)
- (Argazkia: Nerea Lizarralde)
- (Argazkia: Nerea Lizarralde)