Gaztelumendik bigarren postua lortu du Murgian, 697 punturekin
Oso puntuzio altua lortu dute Murgian kantatu duten bertsolariek. Sustrai Colinak lortu du puntu gehien (706), eta bere atzetik, honela geratu da sailkapena: Beñat Gaztelumendi (697), Aitor Mendiluze (694’5), Unai Agirre (670), Fredi Paia (661’5) eta Xabier Silveira (622’5).
Honenbestez, finalaurrekoen bigarren fasera pasako direnak bertsolari hauek izango dira: Amets Arzallus, Igor Elorza, Aitor Sarriegi, Sustrai Colina (kanporaketak irabazita), eta Beñat Gaztelumendi, Aitor Mendiluze, Unai Agirre, Mantxi, Alaia Martin, Fredi Paia, Jokin Uranga, Jone Uria, Agin Laburu, Unai Iturriaga, Etxahun Lekue, Jon Martin, Julio Soto, eta Jexus Mari Irazu.
Beñat Gaztelumendik datorren larunbatean, azaroak 23, kantatuko du Elizondon, Amets Arzallus, Mantxi, Jokin Uranga, Unai Iturriaga eta Julio Sotorekin batera. Azaroaren 24an, berriz, Donostiako saioa egingo dute Igor Elortza, Aitor Sarriegi, Alaia Martin, Fredi Paia, Etxahun Lekue eta Jon Martinek.
[box]
Bi itzulietako puntuen zazpi batura altuenak dituztenak sartuko dira abenduaren 15ean Barakaldoko BECen jokatuko den finalera. Lehen itzuliko sailkapena:
Igor Elortza 722.00
Amets Arzallus 717.00
Sustrai Colina 706.00
Beñat Gaztelumendi 697.00
Aitor Mendiluze 694.50
Aitor Sarriegi 688.00
Unai Agirre 670.50
Iñigo Mantzizidor, ‘Mantxi’ 667.50
Alaia Martin 667.00
Fredi Paia 661.50
Jokin Uranga 657.50
Jone Uria 653.00
Agin Laburu 650.00
Unai Iturriaga 649.00
Etxahun Lekue 649.00
Jon Martin 640.50
Julio Soto 639.50
Jexux Mari Irazu 638.50
[/box]