Ondarearen Defentsarako elkarteak guztiz gaitzetsi du San Bartolome muinoko egitasmoa
San Bartolome muinoa itxuraldatuko duen egitasmoa udaletxean. Parke publiko bat eraikiko dute begiratoki batekin, eta komentuaren lekuan hotel bat egokituko dute.
San Bartolomen edozein obra egitea blokeatuta egon da orain arte, bertako harresiak, bainuetxeak eta komentuak duten babes mailagatik. Baina atzo jendaurrean aurkeztutako egitasmoak bertako ondarea babesteaz gain, espazio publiko berri bat eskainiko diola hiriari adierazi zuen udal gobernuak.
Donostia eta Gipuzkoako Ondarearen Defentsarako elkarteko kideak, ordea, ez datoz bat atzo udal gobernuak aurkeztutako egitasmoarekin, areago, guztiz gaitzetsi dute. Dionisio Perez Villar eta Rafael Garcia Velilla, elkarteko kideak haserre agertu dira, euren esanetan, hirigintza egitasmoak ondare historiko eta kulturalaren gainetik ezarri dituzte berriro. “Hiriko beste eremu baliotsu bat suntsitu nahi dute; interes partidistak eta ekonomikoak besterik ez dituzte, bertako ondarea kontutan hartu gabe”, esan du Garcia Velillak.
Oso larritzat jo dute Zerutxo etxea botatzea, eta eraikin honekin batera San Bartolomeren bereizgarri diren hainbat ezaugarri arkitektoniko ere betirako galduko direla salatu dute elkarteko kideek. Gaurko agerraldiarekin beraien ezinegona erakutsi nahi izan dute, eta aurrerantzean ere hainbat protesta jarduera egitea aztertzen ari direla aurreratu dute.
Atzo aurkeztu zuten