
Txistorrari bultzatzeko, sagardoa onena. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Astebete falta da San Tomas egunerako eta pixka bat gutxiago ekolumeek Eguberrietako oporrak hartzeko. Baina Martuteneko Arantzazuko Ama ikastetxean egutegia aurreratu eta bi ospakizunak bateratu egin dituzte gaur.
Goizean goizetik baserritarrez jantzitako haur eta guraso ugari zebilen kaleetan. Guztiek helmuga bera. Izan ere, ikastetxeko jolaslekua azoka erraldoi bihurtu dute. Festa giroa izan da nagusi, baina baita aurretik egindako lana erakusteko eguna ere. Izan ere, ikasleek egindako lanak jarri dituzte salgai: eskulanak, opariak, pitxiak…Erosi nahi ez zuenak ikusmiran ibiltzeko aukera ere izan du. Barazkiak, garai bateko lanabesak, txerri txikiak, ahuntzak, eta nola ez, San Tomas eguneko txerria; kasu honetan panpinezkoa.
Goiza aurrera zihoan neurrian txistor pintxoak eta sagardoan eskaintzen zituzten postura hurbildu dira gehienak. Eta 3. DBHko neska-mutilak gustura, salmenta horietatik aterako baitute ikasbidaian Parisa joateko dirua.
Goiza festa giroan amaitzeko, ikastolako ikasle eta gurasoen festa egin dute.