Eguberri egunean, Kontxapuzoia
Abenduaren 25erako, Fortuna Kirol Elkarteak Gabon Kontxapuzoia prestatu du. Gipuzkoako esklerosi anitzaren aurka borrokatzen duen Ademgi elkartearentzat izango da kirol proba honetan jasotako dirua. Donostiako badian egiten den “elkartasunezko bainua” da Gabon Kontxapuzoia. Igerilariek 200 metroko ibilbidea egin beharko dute neguak hoztutako Kontxako badian.
Izen-ematea Kontxako erlojuetan, goizeko 11:30etik aurrera egin ahal izango da, 10 euroren truke; Kontxapuzoia 12:00etan hasiko da. Fortunaren webgunearen bitartez ere egin daitezke izen-emateak.


