Jon Enparantza, Aintzane Orkolaga eta Jose Luis Campo atxilotu ditu Guardia Zibilak
Argia-k jaso duenez.
Jose Luis Campo egiatarra eta Groseko Aintzane Orkolaga daude atxilotuen artean. Gaur 19:30ean manifestazioa egingo dute Egian; Plaza Berritik abiatuko da.
Guardia Zibilak zortzi lagun atxilotu ditu EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektibo-ko mintzakideen kontrako operazio batean. Gaur arratsaldeko lehen orduan hasi dira atxiloketak, eta hainbat lagun atxilotu ditu Bilbon duten egoitzan. Presoen kolektiboak izendatu zuen Mintzaidetza Lanetarako Taldeko kideak dira. Zortzi dira jada atxilotuak.
Guardia Zibilaren zortzi patrol bidali ditu Auzitegi Nazionalak, eta egoitzaren sarrera zigilatu dute. 15:55 aldera heldu dira poliziak Hernaniko egoitzara (Gipuzkoa), eta atea botata sartu dira barrura. Donostian, Antiguan, Guardia Zibilaren sei furgoneta inguru daude, Jon Enparantza abokatuaren etxea zelatatzen. Gaskonia plazaren ondoan daude, Ondarbide kalean. Atxilotuak askatu, alde hemendik! lelodun pankartaren atzean jendea bildu da protesta moduan,