Umorezko bakarrizketa saioa, Irutxuloko Hitzaren alde
http://youtu.be/JmFc7m507OI
IRUTXULOKO HITZA desagertzeko arriskuan dago. Aurrera jarraitu nahi badugu, harpidedun eta sustatzaile gehiago behar ditugu. Herritarren eta gizarte eragileen laguntza ezinbestekoa da guretzat.
Laguntza eskatzeko eta harpidetzak lortzeko kanpaina bat abian jarri dugu. Kanpaina honen baitan zenbait emanaldi antolatuko ditugu auzoetan, gure egoeraren berri emateko, eta auzotarrengana gerturatzeko.
Egia izango da gure lehen geltokia. Martxoaren 13an (osteguna) umorezko bakarrizketa saio bat eskainiko dugu Le Bukowskin, 20:00etan. Antiguako Txiki eta Jon Plazaola aktoreak igoko dira agertokira. Sarrerak bost euro balioko du, eta noski, eskuratutakoa gure proiektura bideratuko dugu. Sarrerak Internet bidez lortzeko aukera duzu.
Han espero zaitugu IRUTXULOKO HITZAko zale! Ondo pasako dugu! Ezin duzu huts egin!
Gure hedabidearen harpidedun egiteak 77 euro balio ditu, eta sustatzaile izateak 30 euro. Harpidetzaren bidez ostiralero Irutxuloko Hitza jasoko duzu etxean paperean. Sustatzaile egiten bazara Irutxulo.hitza.eus webgunean egunero egiten dugun lana babestuko duzu. Deitu 943 46 72 36 telefonora, idatzi donostia@hitza.info helbidera edo sartu Irutxulo.hitza.eus-n.
[box]
UMOREZKO BAKARRIZKETA, IRUTXULOKO HITZAREN ALDE
Non: Le Bukowskin (Egia).
Noiz: Martxoaren 13an, osteguna.
Ordua: 20:00
Sarrera: 5 euro. Ekitaldia hasi baino lehen eskuratu ahal izango dira Bukowskin bertan. Eta aldez aurretik, Internet bidez, Kulturalive.com-en.
[/box]
Erlazionatutako edukiaIrutxuloko Hitzak behar zaitu