irutxuloko hitza harpidetza

ZER ESKAINTZEN DU IRUTXULOKO HITZA-K?

Zuek zarete gure orrialdetako protagonistak. Auzotar eta herritarren aldarrikapenak, pozak eta kezkak jasotzen ditugu astero papereko edizioan. Gizarte mugimenduetatik, auzo elkarteetatik, hiriko eragileetatik eta udaletik abiatuta, garrantzia duen guztiaren berri ematen dizuegu.

ZER DAKAR HARPIDETZAK?

-Ostiralero Irutxuloko Hitza jasoko duzu etxean, Gipuzkoako Hitzarekin batera. Donostiako albisteak astekari formatuan izango dituzu, baita lurraldekoak ere.

 

-Donostiako gai bereziei buruzko gehigarriak.

 

-Irutxuloko Hitzaren egutegia, auzoetako jaietako liburuxka, Gabonetako liburuxka eta Donostiako urtekaria.

NOR GARA?

Donostiako euskarazko tokiko komunikabidea gara. Hamar urte daramagu Donostiaren berri ematen, eta aurretik ere, IRUTXULO izenarekin bide luzea ibilia dugu jada. Ostiralero IRUTXULOKO HITZA astekaria argitaratzen dugu, Gipuzkoako Hitzarekin batera.

ZERGATIK HARPIDETU?

Harpidetza bakoitzak indartsuago egiten gaitu. Ezinbestekoa dugu Irutxuloko Hitza zaleen komunitatearen babesa, hedabide hau osatzen dugun pertsonen inplikaziotik abiatuta. Bidean aurrera egin nahi dugulako. Donostia mailako tokiko kazetaritza egiten duen hedabide bakarra gara. Harpidetza bakoitzarekin komunikazio proiektu honek ekonomikoki iraun ahal izatea bermatuko duzu. Gero eta babes gehiago, lan egiteko baliabide gehiago eta eragiteko aukera gehiago.

ABANTAILAK

Opari zuzen bat. Harpidedun egiten direnentzako opari zuzenak dauzkagu. Hiruhilabetero eskaintza berezi bat izaten dugu. Gainera, harpidedun berrien artean bi pertsonentzako asteburu baterako egonaldia zozkatzen da.

 

Deskontuak izango dituzu Irutxuloko Hitzak eskaintzen dituen hainbat zerbitzutan. Lagun edo senideren bat zoriondu nahi duzu? Irutxuloko Hitzaren 10. urtemuga dela eta, 2015ean harpidedunek doan izango duzue lehen zorion-agurra. Irutxuloko Hitzaren elastikoak, poltsak, kantinplorak eta beste hainbat produktu %10eko deskontuarekin eskuratu ahal izango dituzu.

 

-Azalak. Moldatu zure neurrira Irutxuloko Hitzaren azala eta oparitu! Harpidedunek %10eko deskontua izango dute zerbitzu honetan.

 

Harpidedunen txokoa. Opari eta eskaintza zabala hilabetero. Azken astean saritzen dira zozketatako parte hartzaileak. Eskaintzak ikusteko sartu Txokoa atalean.

 

-Ikuskizunetarako gonbidapenak. Antzerki eta musika emanaldiak, Donostiako Zinemaldirako sarrerak…

OHIKO GALDERAK.

Nola egin dezaket harpidetza? Gure webgunean, harpidetza orria beteta. Telefonoz, 943 467236 edo 902 820201 zenbakira deituta. Bagera Euskaltzaleen Elkartean (Hernani kalea, 15 ) harpidetza orria beteta. Gure bulegoan<, Katalina Eleizegi kaleko 36 zenbakian.

 

Zein datu eman behar ditut harpidetza egiteko? Oso erraza da. Izen-abizenak, kontu korrontearen zenbakia, NAN zenbakia, jaioteguna, helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa.

 

Zenbat ordaindu behar da? 77 euroko kuota ordaintzen da urtean. Hilabetean 7 euro euro baino gutxiago dira.

 

Noiz ordaintzen da? Urte hasieran hasten dugu kobraketa kanpaina. Epe honetatik kanpo harpidedun eginez gero, urte horri dagokion zenbatekoa ordainduko duzu. Adibidez: harpidetza maiatzan egiten baduzu, maiatza eta abendua bitartekoa ordainduko duzu, eta harpidetza kuota osoa. Kasu honetan, 51 euro.

 

Epeka ordain dezaket? Bi epetan ordain dezakezu. Kuota bi zatitan ordainduta.

 

Nola egin behar dut ordainketa? Helbideratutako ordainketa bidez, transferentzia bidez edo bulegora etorrita eskura ordainduz.

 

‘Zalantzak ditut harpidetzaren inguruan’, ‘arazoak ditut astekaria jasotzeko’, ‘iradokizun bat daukat’… Zein da harpidedunentzako arreta zerbitzua? Telefonoz 902 820201 zenbakian izango gaituzu. Posta elektronikoa: harpidetza@hitza.eus.

Irutxuloko Hitza logoa

Send this to friend