
Kopako txapelduna da Bera Bera. Donostiako taldeak Rocasari irabazi dio gaur (21-26). Berdinduta ibili dira bi taldeak, baina bukaeran Bera Berak aurre hartu dio. Erreginaren Kopako finala irabazi du, eta laugarren aldiz lortu du titulua.
Erreginaren Kopa gogorra izan dela aitortu du Matxalen Ziarsolok: “Hiru partidak jarraian izan dira, atseden hartzeko oso denbora gutxi izan dugu. Irabazi dugu, baina benetan kostatu zaigu”.
Gaurkoa partida zailena izan dela adierazi du Ziarsolok
Euskadi Irratia-n emandako elkarrizketa batean: “Oso partida berdindua izan da, eta gogorra izan da hasieratik bukaera arte. Azkenera arte ezin izan dugu irabazi”.
Ana Temprano Bera Beraren atezaina txapelketako jokalaririk onena aukeratu dute.