XIII. Lugaritz-Ikertze Ipuin Lehiaketarako oinarriak jarri dituzte
Aurtengo lehiaketan hiru ikastetxetako haurrek parte hartuko dute; Santo Tomas Lizeoa, Jakintza ikastola eta Larramendi ikastetxea.
Ikertze Kultur Elkartearen webgunean ere.
Ipuinek gehienez lau orriko luzera izango dute eta lehiaketan parte hartzen duten haur guztiak epaimahaiko kide izan daitezke, hala, epaimahaikide guztiek opari txiki bana jasoko dute. Hiru sari banatuko dituzte partaideen artean; lehenengoarentzat, 110 euroko truke-txartela; bigarrenarentzat, 80 euroko truke-txartela; eta hirugarrenarentzat, 50 euroko truke-txartela. Txartel horiekin, laguntzaile diren dendatan, liburu, marrazki edo kirol arloko materiala erosteko aukera izango dute irabazleek: Arantza, Jimenez, Informacion, Luma eta Konporta liburu dendak, eta Jator eta Tandem Berria kirol dendak. Gainera, lehiaketan esku hartzen duten guztien artean hainbat liburu zozkatuko dituzte. Sari banaketa ekainaren 6an egingo dute, Lugaritz Kultur Etxean, 17:30ean.

Abian da XIII. Lugaritz-Ikertze Ipuin Lehiaketa, aurten ere, eta bertan parte hartzeko oinarriak ezarri dituzte. Aurtengo lehiaketan hiru ikastetxetako haurrek parte hartuko dute; Santo Tomas Lizeoa, Jakintza ikastola eta Larramendi ikastetxea. Zehazki, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako haurrek izango dute euren ipuinak bidaltzeko aukera, eta ipuinak sortzeko, Elena Odriozolak egindako ilustrazioetan oinarritu beharko dira. Apirilaren 30a arte ilustrazioak ikusgai egongo dira Lugaritz kultur etxean jarritako erakusketan, baita