Dbusen gidari berrien hautaketa prozesua etenda geratu da
Dbuseko Administrazio Kontseiluak helegitea jarriko dio EAEko Lan Arloko Justizia Auzitegi Nagusiaren erabakiari. Hau da, hautaketa prozesuan euskarazko ezagutza derrigorrezkoa ez izatearen aldeko epaiari. Atzo hartu zuten errekurtsoa aurkezteko erabakia Bildu, EAJ eta Kurpil sindikatuaren aldeko botoekin; PSE-EE, PP eta UGT sindikatua, aurka agertu ziren.
Errekurtsoa jarrita, hautaketa prozesua etenda geratuko da auzia erabaki bitartean. Izan ere, Dbusek jarriko duen helegiteaz gain, hautaketa probetan hizkuntza biak eskatzearen alde dauden beste sindikatuek (Kurpil, ELA eta LAB) ere errekurtsoak jar ditzazkete. Behin-behineko etete hau PSE-EEren iritziaren aurkakoa da, alderdi horrek prozesu guztia bertan behera uzteko eskatu baitzuen.