Gipuzkoako Argazkilarien Elkarteak bere erakusketa aretoa irekiko du berriz
Otsaileko denboraleak eragindako kalteengatik itxi egin behar izan zuten; ostiralean zabalduko dute berriz.
Jose San Francisco argazkilariaren erakusketarekin irekiko dute Argazkilarien Elkartearen erakusketa aretoa. Hainbat pertsonairi egindako erretratuak bildu ditu Tan lejos, tan cerca izeneko erakusketan. Uztailaren 22a arte izango da zabalik erakusketa. Astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 21:00etara. Larunbatetan, 17:00etatik 20:00etara.



