Donostia Kirolak Euskararen Kalitate Ziurtagiriaren Zilarrezko Bikain maila lortu du
Eusko Jaurlaritzak datorren azaroaren 18an Viktoria Eugenia Antzokian egingo duen ekitaldi publikoan jasoko du.
Eguneroko jardueran euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa aztertzen ditu Euskararen Kalitate Ziurtagiriak; bai hiritar guztiei ematen dizkien kirol zerbitzuetan, baita bere langileen barruko lanean ere.
Donostia Kirolaren komunikazioa eta irudi korporatiboa, kanpo eta barne harremanak eta hizkuntza kudeaketa aztertu ondoren, ziurtagiria lortu du urrian ebaluaketa gainditu ondoren.

