(Argazkia: E. Zabala)
Antolatzaile izateko prest dagoen jendea lortu eta talde berri bat sortu nahi dute.
Lasterketaren sorreratik antolatzaile lanetan hasi zirenek erretiroa hartu nahi dute. Sei urte eman dituzte Egiako parkeko proba herrikoia egiten, eta laguntzaile lanak egitera pasatzea gustatuko litzaieke. “Lasterketa umila gara, lan talde txikiegia duena, eta Sudur Krosak geroz eta partaide gehiago ditu”, adierazi dute antolatzaile nagusiek ohar baten bidez.
Sudur Krosaren azken ekitaldian 590 parte hartzaile elkartu ziren. Lasterketa antolatzeko prest dauden pertsonak bilatu nahi dituzte, talde berri bat sortu eta Sudur Krosak bultzada handiagoa izateko. Interesa duenak sudurkrosa@gmail.com helbidean jar daiteke harremanetan antolatzaileekin, 2016ko ekitaldia antolatzeari begira. Sudur Krosaren aurtengo ekitaldia apirilaren 18an izango da. Antolatzaileek adierazi dute momentuz lanean gogor jarraituko dutela , baina aurtengoa azken Sudur Krosa izan ez dadin erreleboa behar dutela azpimarratu dute. Lan talde berriak, noski, euren laguntza eta babesa izango lukeela plazaratu dute.