Eraso sexisten aurkako murala Aldakonea kalean. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Donostia eraso sexistarik gabeko hiria izatea nahi du udalak. Horretarako, hainbat eragilerekin eta herritarrekin batera hausnarketa kolektibo bat egin du, eta martxoaren 8ko Nazioarteko Emakume Langilearen Egunaren atarian eman dute emaitzaren berri.
Guztira, 90 lagunek eta 16 eragilek hartu dute parte prozesuan; hiriko auzo elkarteak, emakume taldeak eta talde feministak, tartean. Orotara 33 gune identifikatu ditu udalak, eta herritar eta eragileek, gune horiek balioztatzeaz gain, beste zortzi gune proposatu dituzte. Hala, 40 bat zailtasun gune jaso dituzte –ikus beheko zerrenda–, eta beste zazpi aztertzen ari dira.
Gune kritikoak izendatzeko orduan honako irizpideak hartu dituzte kontutan: argitasuna, irisgarritasuna, lorezaintza, garraio publikoaren konexioak, ezkutatutako lekuak eta espazio publikoaren erabilera. Era berean, tunelak, pasabideak, igogailuak eta bestelako hirigintza elementuak aztertu dituzte. Zehazki, bi urteko lanaren emaitza da osatutako txostena.
Hiriko gune kritikoak, Kalez kale.
Aldapeta-San Bartolome (Amara, Erdialdea, Aiete). Ezkutatutako leku bat da, eta eskailerak ditu. Udararako aurreikusi dituzte lanak, Udaleko Azpiegituren zuzendaritzaren eskutik.
San Roke (Amara). Ezkutatutako leku bat da, eta eskailerak ditu. Erabilera eta bizitza sustatzea dute helburu, baita argiztapena eta lorezaintza berrikustea ere.
Kapitañene (Egia). Liskar gune bat da. Erabilera eta bizitza sustatzea dute helburu.
Polloeko hilerriaren ingurua eta Matigoxotegi futbol zelai ondoko aparkalekua (Egia). Leku isolatu bat da. Erabilera eta bizitza sustatzea dute helburu, baita argiztapena eta lorezaintza berrikustea ere.
Ategorrietako geltokia (Ategorrieta). Liskar gune bat da. Udararako aurreikusi dituzte lanak, Udaleko Azpiegituren zuzendaritzaren eskutik.
Oletako pasabidea (Altza). Lurpeko pasabide bat da. Udararako aurreikusi dituzte lanak, Udaleko Azpiegituren zuzendaritzaren eskutik.
Herrerako pasabidea (Altza, Herrera). Lurpeko pasabide bat da. Udararako aurreikusi dituzte lanak, Udaleko Azpiegituren zuzendaritzaren eskutik.
Manteo (Gros). Liskar gune bat da. Erabilera eta bizitza sustatzea dute helburu.
Karlos I.aren pasabidea (Amara). Lurpeko pasabide bat da. Desagertzea aurreikusia dute.
Lorategi Hiria (Loiola). Errepideko pasabide bat da. Desagertzea aurreikusia dute.
Parada baserria (Intxaurrondo). Gutxi erabilitako bide bat da. Erabilera eta bizitzea sustatzea dute helburu, baita argiztapena eta lorezaintza berrikustea ere.
Herrera-Bidebieta geltokia (Altza, Herrera, Bidebieta). Ezkutatutako leku bat da. Erabilera eta bizitzea sustatzea dute helburu, baita argiztapena eta lorezaintza berrikustea ere.
Iztueta gunea (Gros, Egia). Ezkutatutako leku bat da, liskar gune bat ere. Erabilera eta bizitzea sustatzea dute helburu, baita argiztapena eta lorezaintza berrikustea ere.
Aldakonea (Egia). Ezkutatutako leku bat da, eskailerak daude inguruan, eta liskar gune bat da. Erabilera eta bizitzea sustatzea dute helburu, baita argiztapena eta lorezaintza berrikustea ere.
Egiako pasabidea (Egia). Lurpeko pasabide bat da. Desagertzea aurreikusia dute.
Errondo, San Juan de Dios bidea (Amara, Aiete, Morlans). Leku isolatu bat da. Erabilera eta bizitza sustatzea dute helburu.
Harria parkea (Altza). Gune ilun eta isolatu bat da. Argiztapena eta lorezaintza berrikusiko dituzte.
Katalina Eleizegiko pasabidea (Morlans). Lurpeko pasabide bat da. Udararako aurreikusi dituzte lanak, Udaleko Azpiegituren zuzendaritzaren eskutik.
Ategorrietako bide zaharra (Ategorrieta). Gune isolatu bat da, gutxi erabilia. Erabilera eta bizitza sustatzea dute helburu.
Garbera-Larratxo bidea (Altza). Lurpeko pasabide bat da. Erabilera eta bizitza sustatzea dute helburu, baita argiztapena eta lorezaintza berrikustea ere.
La Anunciata ikastetxea (Altza). Lurpeko pasabide bat da. Udararako aurreikusi dituzte lanak, Udaleko Azpiegituren zuzendaritzaren eskutik.
Ibai Ikastola (Ibaeta). Gune isolatu bat da. Udararako aurreikusi dituzte lanak, Udaleko Azpiegituren zuzendaritzaren eskutik.
Zorroagako tunela (Loiola, Loiolako Erriberak). Lurpeko pasabide bat da. Argiztapena eta lorezaintza berrikusiko dituzte.
Baztan-Kapitañene (Egia). Ezkutatutako leku bat da, eskailerekin. Erabilera eta bizitza sustatzea dute helburu, baita argiztapena eta lorezaintza berrikustea ere
Buenavistako igogailua (Altza). Gune isolatu bat da. Erabilera eta bizitza sustatzea dute helburu, baita argiztapena eta lorezaintza berrikustea ere.
Casares-Arrizahar (Altza). Gune isolatu bat da. Erabilera eta bizitza sustatzea dute helburu, baita argiztapena eta lorezaintza berrikustea ere.
Berra 19, Casares 7 (Altza). Ezkutatutako gune bat da. Udararako aureikusi dituzte lanak, Udaleko Azpiegituren zuzendaritzaren eskutik.
Berra 25, Casares 61 (Altza). Ezkutatutako gune bat da. Erabilera eta bizitza sustatzea dute helburu, baita argiztapena eta lorezaintza berrikustea ere.
Jauregi 30 (Aiete, Antigua). Ezkutatutako gune bat da. Erabilera eta bizitza sustatzea dute helburu, baita argiztapena eta lorezaintza berrikustea ere.
Jai Alai (Egia, Gros). Gutxi erabilitako bide bat da. Erabilera eta bizitza sustatzea dute helburu, baita argiztapena eta lorezaintza berrikustea ere.
Ulia (Ulia). Gutxi erabilitako bide bat da. Erabilera eta bizitza sustatzea dute helburu, baita argiztapena eta lorezaintza berrikustea ere.
Julimasene, Txingurri (Intxaurrondo). Gutxi erabilitako bide bat da. Udararako aurreikusi dituzte lanak, Udaleko Azpiegituren zuzendaritzaren eskutik.
Morlans Berri ingurua (Morlans). Ikusi eta entzuteko arazoak daude, eta ezkutatutako gune bat da. Udararako aurreikusi dituzte lanak, Udaleko Azpiegituren zuzendaritzaren eskutik.
Karlos I, Podabines (Amara). Argiztapen eskasa du, eta zoko eta bazter ilunak daude. Argiztapena eta lorezaintza berrikusiko dituzte.
Maldatxoko tunela (Egia). Ikusi eta entzuteko arazoak daude, eta argiztapen eskasa du. Erabilera eta bizitza sustatzea dute helburu, baita argiztapena eta lorezaintza berrikustea ere.
Mundaiz pasealekua (Egia). Gutxi erabilitako bide bat da, ez dago espaloirik, argitazpen gutxi dago, eta horma bat dago alde batean eta lantegiak bestaldean. Argiztapena eta lorezaintza berrikusiko dituzte.
Larratxoko igogailuak (Altza). Segurtasun falta dago, argiztapen eskasa ere. Aldatzea edo desagertzea aurreikusia dute.
Larratxo-Herrera (Altza). Ez dago ez jenderik ez dendarik, eta garajeak eta zoko asko daude. Argiztapena eta lorezaintza berrikusiko dituzte.
Urkiko gunea (Loiola). Leku iluna da, eta ikusi eta entzuteko arazoak daude. Argiztapena eta lorezaintza berrikusiko dituzte.
Pio Baroja eta Mirakontxa arteko bidexka (Antigua). Leku bakarti bat da, iluna, eta ikusi eta entzuteko arazoak daude. Argiztapena eta lorezaintza berrikusiko dituzte.
-
-
Katalina Eleizegi kaleko pasabidea. (Argazkia: Aritz Sorzabal)