Guztira 107 lekuko aldaketa aurreikusi dituzte, eta lau orduz ibiliko da euskararen aldeko tropela hirian.
Korrikaren ibilbidea, auzoz auzo.
Trintxerpetik etorrita sartuko da Donostian Korrika igandean, goizeko 8:30ean, Bidebietan hain zuzen. Bidebietatik ateratakoan berriz ere Pasaian sartuko da, Antxon, eta Donostiara sartuko da Buenavistatik, Altzan barrena.
Altzatik Herrerara joango da, eta Elosegi ibilbidean barrena gora egingo du. Ezkerrera egingo du ondoren, Intxaurrondon sartzeko. Zubiaurre pasealekua, Lizardi, Zarategi, eta handik behera, Mons eta Kotxeras aldera. Egiara sartuko da Mandasko Dukeraino. 180 graduko bira egingo du Funeraria Vascongadan. Egian gora joango da berriz, eta Loiolara joan aurretik bira bat egingo du. Ametzagaina kaletik, Iruresoro plazara, eta Karmengo Amatik Loiolara. Txomin Eneatik Martutenera eta handik berriz buelta Loiolara. Loiolako Erriberara joango da ondoren. Amara, Easo plaza, eta Erdialdean sartuko da. San Martin kalea, Askatasunaren hiribidea… Bi aldiz pasako da Erdialdetik. Grosetik ateratzean, Parte Zaharretik pasako baita, eta berriz Erdialdea hartuko du. Erdialdetik Antiguara joango da eta handik Añorgara iritsiko da. Añorgan bukatuko da Korrikaren ibilbidea Donostian.
Korrika 19, auzoz auzo.