Sagueseko zabalgunea egokitzeko lanak egiten ari dira. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Udala jada hasi da Sagues inguruan lanak egiten. Udazken aldera Nestor Basterretxearen
Bakearen Usoa eskultura eramango dute bertara, eta ingurunea egokitzen hasi dira. Eskultura jarri aurretik bertako kirol instalazioak lekualdatu eta ingurua egokitu eta hobetuko dute.
Oteiza eta Txillidaren lanekin batera, Basterretxearen lanak osatu egingo du itsasoaren aurrean ezarritako lan artistikoen ardatza. Ez da, ordea,
Bakearen Usoa itsasoaren aurrean dagoen lehen aldia: 1988ko abenduaren 21ean inauguratu baitzen Zurriolako pasealekuan. Handik urte gutxira, Kursaalen obrak hasi zirenean, Amarara eraman zuten; aldaketa hori behin-behinekoa izan zen, eta Nestor Basterretxeak berak berriz itsas aurrera itzultzeko baldintzapean onartu zuen aldaketa. Saguesera eramateak, beraz, artistaren oroimenarekiko zegoen zorra kitatuko du.