"Lortutakoaz harro eta pozik ni naiz orain despeditzen"
Sudur Kroseko antolatzaile Jon Jakak agur esan dio lasterketari
Duela bi hilabete Sudur Kroseko antolatzaileek erreleboa behar zutela adierazi zuten. Sei urte eman dituzte Egiako parkeko proba herrikoia egiten, eta laguntzaile lanak egitera pasatzea gustatuko litzaieke. “Lasterketa umila gara, lan talde txikiegia duena, eta Sudur Krosak geroz eta partaide gehiago ditu”. Honela, antolatzaile izateko prest dagoen jendea lortu eta talde berri bat sortu nahi dute.
Gaurkoan, bada, lasterketako arduradun Jon Jakak agur esan dio antolakuntzari, aurtengo ekitaldian parte hartu duten korrikalari zein ikusleen aurrean. Sari banaketa baino lehen, Jakak bertso bat kantatu du, “lortutakoaz harro eta pozik ni naiz orain despeditzen” nabarmenduz. Egiatarrak egin duen lan guztia eskertzeko, lagun eta ezagunek omenalditxo bat egin nahi izan diote. Txapelduna bera dela adierazi dute, eta Plaza Haundin bilduta zeuden guztien artean Benito Lertxundiren Oi Ama Eskual Herri kanta abestu diote. Jakak eskerrak eman dizkie denei: “espero dugu lasterketak jarraitzea”.
Erlazionatutako edukiaErreleboa behar dute Sudur Krosa lasterketako antolatzaileek