Ane Gabarain aktore donostiarra astekariaren ale bat eskuan duela agertu da eszena batean.
Ane Gabarain aktore donostiarra 'Alli abajo' telesaileko eszena batean, Irutxuloko Hitza eskuan duela.
Irutxuloko Hitza
Ane Gabarain aktore donostiarra ‘Alli abajo’ telesaileko eszena batean, Irutxuloko Hitza eskuan duela.
Antza, Sevillan ere IRUTXULOKO HITZA irakurtzen dute. Edo hala dirudi… Sevillan girotutako Alli abajo telesailean Donostiako tokiko astekariarekin ikusi ahal izan baitziren aktoreak atzoko atalean. Irudian Ane Gabarain aktore donostiarra agertzen da ale bat eskuan duela.
Alberto Lopez Donostiarra arraun elkarteko presidentea agertzen da Garabainek eskuan duen astekariaren azaleko argazkian.
Antena 3 telebista kate espainiarrean ematen dute Alli abajo eta hainbat euskal aktorek parte hartzen dute bertan: Jon Plazaola, Santi Ugalde, Oscar Terol eta Gorka Aginagalde, besteak beste. Ane Gabarain Maritxu da fikzioan, Jon Plazaolaren pertsonaiaren amarena egiten du. Sevillako ospital batean egon da koman, eta orain esnatu egin da. Plazaolaren pertsonaiak, Iñaki, Euskal Herrian daudela sinetsarazi nahi dio, atsekabetu ez dadin.
Azken bideoak
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea