Jesuitak ikastetxeko gaztetxoak ikasgelen itxura berritzen ari dira
'Design for change' proiektuaren baitan egiten ari dira, ikasleen proposamenak errealitate bihurtu daitezkela erakusteko.
Aurrekontua eta materialak
Zuzendaritzaren oniritzia jasotzeko, proiektuaren nondik norakoak prestatu zituzten. “Dena antolatu behar izan dugu: beste ikasleen iritziak jasotzeko inkestak egin ditugu, diseinua aukeratu dugu, arkitekto batekin ere hitz egin dugu, behar genituen material guztiekin aurrekontu bat egin dugu…”, adierazi du Fontanedak. Euren ingurua hobetzea zuten helburu: “egunero hemen barruan sei ordu pasatzen ditugunez, inguru honetan gustura sentitu nahi genuen“. Orotara, lau ikasgela margotu nahi dituzte. Dagoeneko bi ikasgela margotu dituzte, eta gaur eta bihar artean amaituko dituzte beste biak. Design for change metodologia Jesuitak ikastetxeko DBHko 4.mailan ez ezik, Lehen Hezkuntzako zenbait ikasgaietan zeharka eskaintzen dute. Urteotan ikasleek proiektu ugari egin dituzte: Filipinak suntsitu zuen tsunamiaren ondorioz dirua lortzeko bizkotxo salmenta; gizarte integrazioa sustatzen duten Caritas eta Jesusen Lagundiko guneei bisita; ikasle zaharragoek antolatuta, txikiagoei zuzendutako jarduerak: hamaiketako osasuntsua edota garbitasuna zaintzeko aholkuak; ikastetxean zuhaitza txikiak landatzea…- Jesuitak ikastetxeko 4. DBHko ikasleak ikasgelak margotzen ari dira. (Argazkia: Lide Ferreira)
- Jesuitak ikastetxeko 4. DBHko ikasleak ikasgelak margotzen ari dira. (Argazkia: Lide Ferreira)