Parte Zaharreko Herria eta Aitzkora, Groseko Marruma, Antiguako Antiguotarrak, Amara Berriko Ilunbe, Amarako Haritza, Loiolako Hontza eta Altzako Txalaka konfiskatzeko agindu du.
Artxiboko irudia: Ertzaintza Ikatz kalean, 2006ko urrian. Herriko tabernetan sartu zen ‘inbentarioa’ egitera. (Argazkia: Maider Azurmendi)
Espainiako Auzitegi Nazionalak kartzela zigorra ezarri zien hogei laguni, iazko uztailean, eta 103
herriko taberna konfiskatzeko agindu zuen. Helegitea aurkeztu zuen defentsak. Auzitegi Gorenak partzialki onartu ditu
Rufi Etxeberria,
Juan Kruz Aldasoro,
Joseba Alvarez,
Floren Aoiz eta
Joseba Permach eta
Karmelo Landaren helegiteak. Permach, Etxeberria, Aldasoro, Alvarez eta Landari urtebete eta hamar hilabeteko zigorrera murriztu die, hirukoa ezarri baitzien Espainiako Auzitegi Nazionalak. Auzia denboran luzatu izana hartu du kontuan epaimahaiak zigorra murrizteko.
Inhabilitazioa ere ezarri die tarte horretan; seina urtekoa ezarri zien Auzitegi Nazionalak. Jon Gorrotxategi, Floren Aoiz eta Antton Morcillori, berriz, urte eta erdiko zigorra ezarri die Auzitegi Gorenak, eta inhabilitazioa epe horretan. Launa urteko inhabilitazioa ezarri zien Auzitegi Nazionalak. Maiatzean bildu ziren epaileak helegiteak aztertzeko.Antxeta, Gorgo Mendi, Irati eta Harotz Toki tabernak izan ezik, gainontzekoen aurkako epaia berretsi, eta horien dekomisoa eskatu du Auzitegi Gorenak. Iazko uztailean eman zuen Auzitegi Nazionalak 35/02 sumarioaren inguruko epaia. Bertan eman zuen 103
herriko konfiskatzeko agindua, “ETAren egitura” finantzatzeagatik. Donostian zortzi herriko taberna konfiskatzeko eskatu du: Parte Zaharreko
Herria eta
Aitzkora , Groseko
Marruma, Loiolako
Hontza, Antiguako
Antiguotarrak, Amarako
Haritza, Amara Berriko
Ilunbe eta Altzako
Txalaka.
Ostiralean herriko tabernak defendatzeko
manifestazioa egingo dute Grosen, Pinares plaza, 19:00etan.