San Joan sua piztuko dute iluntzean hainbat auzotan
Gau magikoa izango da gaurkoa, San Joan suaren gaua; udaren etorrera ospatzeko garaia da. Euskal Herri osoan piztuko diren suek udaren hasiera iragarriko dute iluntzean. Donostian aurten ere alkatek, zinegotziek eta Goizaldi dantza taldeko kide batzuek udal agintarien soka dantza dantzatuko dute Konstituzio plazan, 19:00etan. Ondoren, lizarrari su emango diote, eta ekitaldia bukatzeko, erromeria egingo dute.
Antigua, Altza, Igeldo, Martutene, Intxaurrondo… Donostiako hainbat txokotan piztuko dituzte suak gaur gauean. Ikus egitaraua.
Sagues
– 20:30 Festaren hasiera eskusoinuaz girotuta.
– 20:30 Lore banaketa.
-21:00 Euskal dantzak Eskola Dantza taldearen eskutik.
– 21:30 Queimada Galizia Etxearen eskutik.
-22:00 Sua piztea.
-22:30 Erromeria Dantzadi taldearekin.
Morlans
– 20:00 San Joan sua eta sardina jatea.
Amara Berri
– 19:30 Kalez kale kantuan ibiliko da Ikasbide Kultur Elkarteko korua.
– 22:30 San Joan sua Anoetan. Korua, konjuroak eta Ikasbideko dantzariak.
Igeldo
– 17:30ean, Txaparroen prestakuntza.
– 20:00etan, Barrikote mundiala herriko jendearentzat.
– 22:30ean San Joan gaueko koplarien irteera eta sua piztea Igeldoko plazan.
Intxaurrondo
– 17:00 Txalaparta eta adarra.
– 17:10 Traka.
– 17:15 Haurrentzako jolasak eta txalaparta tailerra.
– 18:00 Txokolate jana.
– 18:10 Kalejira Hankapalo eta Buruhandiekin. Trikitilariak Kaña 2 Kaña.
– 18:30 Kale antzerkia: Irrien Lagunak ‘Arrantzan dantzan’.
– 19:30 Festara.
– 20:00 Sardina jate herrikoia.
– 20:15 Gozo Gozo musika taldea.
– 22:00 San Joan sua eta plaza dantzak.
– 23:00 Zezensuzkoa.
– 23:15 Bukaerako traka.
Herrera
– 21:00 San Joan sua eta dantza Herrerako txistulariekin eta Beti Alai dantza taldearekin.
– 23:00 Zezensuzkoa eta azken traka Herrerako txistulariekin.
Antigua
– 19:00 Buruhandi eta trikitilariak Matia kalean.
– 19:30 Luntxa Plateron.
– 20:00 Kantu jira Antiguako kaleetan zehar.
– 21:30 San Joan sua Gaskonia plazan.
– 22:30 Erromeria Gaskonia plazan Leire Zumeta eta Amaia Arzarekin.
Martutene
–17:30 Puzgarriak.
– 17:30 Haurrentzat joku herrikoiak euskaraz, Sorgin Zuloko plazan eta ohitura zaharren berreskurapena (gogoratu iazko pultsera ekartzen eskatutako desioa bete dadin).
– 20:30etan Sorginzulon (TXOTX!!!) Txahal saiheski errea , entsalada (haurrentzat patatak, postrea (izozkia, gazta)+ kafea PREZIOA: 11 euro Haurrak (5 euro).
– 22:00etan Sua piztera!
Egia
– 19:30 Tortilen aurkezpena.
– 20:00 Tortila-lehiaketa.
– 20:20 Toka eta Bote Txapelketa.
– 20:30 Afari-merienda: oilasko laurdena+tortila pintxoa+ogia 6€
– 22:00 San Juan lore sorten banaketa.
– 22:30 San Juan dantza eta sua.
Loiola
– 20:00etan Azti eta sorginen etorrera. Latsarien plaza.
– 21:00etan Dantza, akelarre, sua piztea eta kikili salda. Lorategi Hiria.
Parte Zaharra
-19:00etan Sorgin dantza azken entsegua (sorginez jantzita).
-22:00etan Sua Paseo Berrian.