Soka dantzarekin eman diote ongi etorria uda sasoiari
Donostiako hainbat txokotan piztu ohi dute sua gaurko egunarekin.
Soka dantza egin dute Konstituzio plazan, Bilduk joan den legegintzaldian berreskuratutako ohitura zaharra, 30 urteren ostean. Eneko Goia alkate berria buru, udal talde guztietako ordezkariak irten dira plazara, uda sasoiari ongi etorria emateko. Lizarraren inguruan dantzatu dute, San Joan sua piztu aurretik.
Jende ugari bildu da Konstituzio plazan jarritako hesien inguruan, Goizaldiko dantza taldeko kideek girotutako ekitaldia bertatik bertara ikusteko. Elkartasun keinuak ere izan dira Parte Zaharrean: herriko tabernen epaiaren aurkako pankartak eta euskal presoen aldeko ikurrak ikusgai egon dira, festazaleen artean.
San Joan bezpera gau magikoa da Euskal Herrian, eta hala da ere hiriko hainbat auzotan, San Joan sua piztearekin batera. Antigua, Gros, Altza, Igeldo, Martutene, Intxaurrondo, Egia…