Koxme Burutaran loiolatarrak urrezko domina bat lortu du Banyolesen
Aulki mugikorreko Espainiako Txapelketan, haur mailako skiff azkarrena izan da Urkiko arraunlariarena
Pozik daude Ur-Kirolak arraun elkartean, eta ez da gutxiagorako. Izan ere, Koxme Burutaran loiolatarrak urrezko domina bat eskuratu du aulki mugikorreko Espainiako Txapelketan. Banyolesen jokatu dute txapelketa, eta haur mailako azkarrena izan da Burutaran, skiffean. Bestetik, klub bereko Ane, seigarren postuan geratu da; eta Ur-Kirolak 11. postuan geratu da kluben arteko sailkapenean. Zehazki, haur eta kadete mailetako txapelketa izan da Banyolesekoa, eta 43 klubetako arraunlariek hartu dute parte. Argazki bilduma bat osatu du Urkik txapelketako argazkiekin, eta