Gipuzkoako Traineru Txapelketaren emaitza bere horretan utzi dute
Hondarribia txapeldun da, erabakiaren ondoren
Hondarribiak lortu zuen txapela, Orio, San Juan eta San Pedroren aurretik.
Atzo arratsalderako, ordea, Gipuzkoako Arraun Federazioak bilera batera deitu zituen gizonezkoen arraun klubak. Gertatutakoaren inguruan hitz egin zuten, eta, data faltagatik, erabaki zuten emaitzak mantentzea, beste estropada bat antolatzea ezinezkoa delako. Horrenbestez, Hondarribia txapeldun izatea eta sailkapena bere horretan uztea erabaki zuten. Federazioak barkamena eskatu zien parte hartzaileei, egindako akatsagatik.
Enbataren ostean, barealdia. Hain zuzen ere, ostegunean jokatutako Gipuzkoako Traineru Txapelketaren emaitza bere horretan utzi dute, nahiz eta atzo, hasiera batean, baliogabetu, gizonezkoen mailari dagokionez. Hain justu, baliza batek arazoak eman zituen ostegunean jokatutako estropadan. Donostiarra bertan geratu zen kateatua, bigarren ziaboga ematerakoan, soka bat askatuta zegoelako. Hala ere, etxekoek lehen postuan bukatu zuten, hirugarren eta azken txandaren faltan. Honako hau erlojupeko gisa jokatu behar izan zuten, balizan gertatutako arazoa ez zutelako konpondu, eta Hondarribia irten zen garaile. Lehenago, hirugarren txanda hasi aurretik, Donostiarrak kexa bat jarri zuen balizarekin izandako arazoagatik, eta atzo goizean, Gipuzkoako Arraun Federazioak jakinarazi zuenez, epaileek arrazoia eman eta baliogabetu zuten estropada. Esan bezala,