Parte Zaharrean pilatutako zaborrarekin kezkatuta daude bizilagunak
Edukiontziak «ia beti» bete-bete eginda daudela ohartarazi du, eta goizetik gauera inguruan zaborra dagoela salatu dute, hondakin organikoa barne. «Udalak dendari eta ostalaritzaren artean banatzen dituen poltsa horiak protagonista nagusiak dira», esan du. Konstituzio plazaren sarrera, San Vicente, San Juan, Kainoietan, Sarriegi plaza, paperontzien inguruak, Bretxa, McDonald’s… hainbat «puntu beltz» daudela jakinarazi du. «Ez da hasiera ona egungo udal gobernuarentzat», erantsi du.