Donostiarrako kideak, lortutako banderarekin. (Argazkia:Estitxu Zabala)
Pozik daude Donostiarrako kideak, eta ez da gutxiagorako. Bere historiako lehen bandera astindu dute hiriko traineruko kideek, Orion. KAE-1 ligako zazpigarren jardunaldia jokatu dute Oria ibaian, eta azkarrena izan da ‘Torrekua II’, 19:48:78 ko denborarekin. Bere atzetik Getaria geratu da, 5 segundotara eta hirugarren tokian Zumaia, zortzi segundotara. “Azkenean iritsi da” esan du Xabier Zabala entrenatzaileak, bere taldeaz guztiz harro.
Donostiarra arraun elkartea 2007an sortu zen, hiriko traineru indartsu bat sortzeko asmoz.
Behin hirira iritsita, Konstituzio plazan eta Kaiko jaietan izan dira, bandera astintzen.