Donostiako emakumezkoen traineruak bere postua ziurtatua izango du 2016ko Kontxako Banderan

Datorren urtean bi txanda izango dituzte emakumeen bi jardunaldiek
Donostiarra, emakumeak

Donostiarra-Arraun Lagunak 50 taldea, Gipuzkoako Ligako estropada batean. (Argazkia: Lide Ferreira)

Gizonezkoekin gertatzen den moduan, Donostiako emakumeen traineruak ere bere lekua izango du datorren urtetik aurrera Kontxako Banderan. Hala azaldu du Alfonso Gurpegi udaleko festa jardunetako arduradunak: “Aurten hiriko emakumeen traineruak osteguneko sailkatze estropada jokatuko du, gainontzeko ontziek bezala. Baina datorren urtetik aurrera, estropadara gonbidatuak egongo dira”. Hala, 2016an emakumeen Kontxako Banderak bi txanda izango ditu, bi jardunaldietan; beraz, beste zazpi trainerurentzako lekua egongo litzateke aurreikuspenen arabera.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend