Ostegunean piztuko dute jaietako txupina, Easo plazan; herri kirolak, kontzertuak eta hamaika jarduera prestatu dituzte auzoko festetarako.
Amaratar batzuk, jaietako txorimaloa egiten. (Argazkia: Irutxuloko Hitza)
Loiolan ez ezik, Amaran ere ospatuko dituzte jaiak. Bi auzoak egun berean murgilduko dira jaietan -ostegunean- eta egun berean agurtuko dituzte jaiak – igandean-. Amaratarrek euren jaietako ikurra muntatzen hasiko dituzte jaiak.
Txorimaloa egiten hasiko dira Easo plazan, 11:30ean. Eguerdian suziria jaurtiko dute, eta ondoren Txorimaloaren jaitsiera egingo dute. Auzoko Easo GF gimnasioak sasoian jarriko ditu auzotarrak, adin guztientzako zunba eta aerobic saio bat egingo dute eta plazan.
Arratsaldean Amarako Gazteen txozna irekiko dute, eta elkarrekin topa egingo dute inaugurazioan. Haurrentzako hainbat jarduera prestatu dituzte jaien lehen egunerako: txokolate jana, antzerkia eta buruhandiak izango dira bertan. Gainera entzierro txikia egingo dute.
Kaña2Kaña taldeak auzoko kaleetan zehar egingo duten triki-pintxo-poteoa girotuko du. Korrikalariek 20:30erako prest egon beharko dute,
Amarako Herri Krosa abiatuko da eta. Zezensuzkoa irten ondoren, musika hasiko da auzoan:
Havana 537 eta Besteikpe taldeak ariko dira zuzenean. KX DJak musika
pintxatuko du jarraian. Goizeko ordu txikietan blusen pasarela egingo dute, eta txistulariak ere kalera aterako dira.
Ostiralean
Gazte Eguna ospatuko dute. Easo txakur ile apaindegiak txakur jaia egingo du, 10:30ean. Horren goiz esnatzeko prest ez dauden gazteei tregua emango diete. Izan ere, bezperan parrandan ibilitako jaizaleentzako ‘
gosari resakeroa‘ egingo dute eguerdian. Gosariarekin berpiztu ondoren
Koadrillen arteko paella txapelketan parte hartuko dute, ondoren denak elkarrekin bazkaltzeko. Kafe musikatu batekin amaituko dute bazkaria, eta arratsaldean Prix jolasean parte hartuko dute denek. Buruhandiek eta elektrotxarangak festa giroa zabalduko dute auzoan zehar. Sardina jatea baino lehen Arroka plazan
Kick Boxing erakustaldi bat ikusteko aukera izango dute auzotarrek. Gauean musika jaialdia egingo dute. Punk eta rock doinuak izango dira jaun eta jabe Easo plazan:
Rock Kam Broom eta Arcada Social ariko dira zuzenean. DJ Keko ariko da pintxatzen jarraian. Lo egin eta ohera egiteko gogorik ez dutenentzako
soka salto herrikoia egingo dute 02:00etan. Eta eguna argitzen den arte irauten dutenek ‘
Gazte gaupaseroen argazkia‘ egingo dute.
Amarako jaien egitaraua.
Larunbatean azoka jarriko dute Easo plazan, goiz osoan zehar irekita egongo da. Lapiko artean ibili eta marmitako onena nork prestatzen duen erakutsi beharko dute 10:30ean hasita. Bazkalorduan denek elkarrekin jango dute Easo plazan. Arratsaldean esku pilota eta pala txapelketak jokatuko dituzte Amara kaleko frontoian. Eta dantza egingo dute Amarai Bai auzo elkarteak antolatutako
erromerian, Arroka palzan. Danbor hotsak entzungo dira 20:00etan, danborrada irtengo baita Pasai Txarangarekin batera. Gauean berbena egingo dute
Batek Daki taldearekin eta
DJ EHDLM (El Hijo De La Marili)-k pintxatuko du jarraian. Berbenaren ondoren, eta parrandazale sutsuenek
Giza kroketa txapelketa jokatuko dute 02:00etan.
Eskola dantza taldeko haurren emanaldiarekin hasiko dute igandea, festen azken eguna. Txorizoa dastatu ahal izango dute eguerdian, eta tortila txapelketa egingo dute 13:30ean. Arratsaldean bizikleta gainean ginkana egingo dute Arroka plazan. Herri kirolen erakustaldiaren ordua iritsiko da ondoren:
Julen Cañamares eta Aratz Mugerza aizkolariak eta
Aimar Irigoien eta Agustin Landarbide harri jasotzaileak ariko dira. Bertso musikatuen emanaldi batekin gozatuko dute 21:00etan, eta oilasko jana izango dute Easo plazan. Iluntzen hasi ahala festa itzalzten hasiko da. Jaietan dena eman eta biziraun duten gazteen argazkia egingo dute, eta gauerdian jaietako txorimaloa erreko dute.