Hirigintzako zinegotzi delegatu Enrique Ramosek agindu du behin behinean gelditzea Kortxoenearen eraistea
Obraren segurtasuna bermatzeko hainbat baldintza betetzen ez zirela, lanak eten dituzte behin behinean.
Hirigintzak agindu du behin behinean gelditzea Kortxoenea eraikinaren eraistea, hala jakinarazi du udal gobernuak ohar baten bidez: “Behin ikusita obraren segurtasuna bermatzeko hainbat baldintza betetzen ez zirela, Hirigintzako zinegotzi delegatu Enrique Ramosek agindu du behin behinean gelditzea Indianoene kaleko Kortxoenea eraikinaren eraistea”.
Udal teknikari bat eraikinera bertaratu dela eta segurtasuna bermatzeko hesirik ez zegoela ohartarazi du. Hori dela eta, hirigintza sailako arduradunak agindu du behin behinean gelditzea Kortxoenea eraikinean egin beharreko lanak, obra hasi aurreko baldintzak bete arte.