Perretxikoen bueltan bilduko dira Loiolan berriro ere
Irailaren 14tik 27ra hainbat jarduera egingo dituzte auzoan, Loiolatarra elkartearen eskutik.
Sari bat jaso berri
Loiolatarrako kideak dagoeneko sariak jasotzera ohitu direla esan daiteke. Izan ere, bat baino gehiago dira jaki goxoak prestatzeagatik jaso dituzten garaikurrak. Azkena atzo bertan jaso zuten; Ordizian. Gastronomia elkarteen arteko pintxo lehiaketa berezia egin zuten, 25. urteurrena zela eta, eta Loiolatarrako bi kidek egindako jakia izan zen irabazlea. Hala, elkartea etorkizunera begira ari da, pintxo berriak sortzeko asmoz.Loiolako XVII. Mikologia eta Gastronomia Jardunaldiak. EGITARAUA
IRAILAREN 14tik 22ra (8 egun).- 19:30-21:00. Mikologia ikastaroak (gazteleraz). Hasiberrientzat: Motak eta sailkapena; aurreko urteetako ikasleentzat: Familiak eta bizilekuak. Irakaslea: Daniel Palacios. Prezioa: 30 euro + 20 euro (materiala, aurreko urteetatik ez dutenentzat). Izen ematea: Loiola kultur etxean edo 943 454 605 telefonora deituta.
- 19:30. Hitzaldia: Perretxikoak: Gizarte, ekonomia eta arte arloen garrantzia (gazteleraz). Hizlaria: Gabriel Moreno Horcajada. Loiola kultur etxean. Sarrera, doan.
- 19:30. Mikologia sukalde tailerra. Gaia: Perretxiko errezetak. Loiolatarra elkartean. Sarrera, doan.
- 20:30. Dastatze afaria. Sukaldaria: Nacho Terrado (Zizurkilgo Toki Berri jatetxea). Loiolatarra elkartean. Leku mugatuak. Menua: Ontto entsalada, perretxikoz betetako piperrak, izokina, mandarina sorbetea, txerri azpizuna eta arroz-esnea. Prezioa: 35 euro. Izen ematea Loiolatarra elkartean egin beharko da, irailaren 18tik 22ra, 19:00etatik 20:00etara.
- Goizez eta arratsaldez. Perretxiko bilketa eta sailkatzea. Egun osoan zehar elkartera perretxikoak eraman daitezke, sailkatzeko. Erakusketa bat jarriko dute eta antolatzaileek sariak banatuko dituzte.
- 10:30-14:30. Perretxiko jaia eta amaiera. Latsarien plazan (euria egiten badu, Atari Eder plazako 3 eta 4 atarien sarreran). Perretxiko erakusketa, haurrek egindako marrazkien erakusketa, mikologia eta gastronomia produktuen erakusketa, perretxiko pintxoen dastaketa, haurrentzako tailerra Sustrai aisialdi taldearen eskutik eta asto ibilaldiak, perretxiko pintxoak auzoko tabernetan (2 euroren truke pintxoa eta edaria)…