1936ko irailaren 13an Errepublikaren aurka altxa eta hildako 400 donostiarrak gogoratu dituzte.
Loreak jarri dituzte Frankismoaren biktimen omenezko eskulturan. (Argazkia: Ane Urrutikoetxea)
Urtero bezala,
Frankismoaren Genozidioaren Biktimen Elkarteak omenaldia egin die garai horretan hildako donostiarrei
Goikoa Jauregiaren aurreko oroigarrian.
1936ko irailaren 13an Errepublikaren aurka armada bat altxa zen hirian ,eta
400 lagun hil zituzten sarraskian. Guztien izenak bilduta daude oroigarrian, eta bertan izan dira ere, hildakoen senide eta lagunak,
duela 79 urte gertatutakoa gogoratu, eta justizia eta aitorpena eskatzeko.
Oroigarriaren aurrean dantzatu ondoren, manifestua irakurri du
Aingeru Ezkerra elkarteko kideak, eta senideek
lore eskaintza egin dute, eskultura kolorez apainduz. Bertso agurrekin amaitu dute ekitaldia.
Dantza egin dute oroigarriaren aurrean. (Argazkia: A. Urrutikoetxea)
Ezkerrak irakurritako manifestuan aldarrikatu duenez, egun horretan hildakoak ez ziren Frankismoaren biktima bakarrak izan; ihes egin zutenek ere, etorkizun iluna izan duten: “Milaka donostiar Eusko gudarostean borrokatu ziren, asko frontean hilez. Haien senideek ihes egiteko saiakera egin zuten, baina frankisten hegazkinek ametrailatu eta bonbardatu zituzten leku askotan”.
Sufrimendua urte askotan luzatu zela gogoratu du Ezkerrak, eta udalari eskaera egin dio, biktimentzako justizia eta aitorpena emateko: “Argentinako justiziak genozidiotzat jo ditu frankismoaren krimenak, eta beharrezkoa da Egiari buruzko Batzorde bat sortzea krimen horiek argitzeko. Gainera, 1977ko Amniztiaren Legea indargabetzea eskatzen dugu, eta frankismoaren biktimen memoria defendatzea”.