Urte bukaeran edo datorren urte hasieran jartzea aurreikusi dute, autobus geltoki berria amaitzearekin batera.
Norteko geltokiko arkupea, eraitsi aurretik. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Renfeko Norteko geltokiko arkupea, beste hainbat erakinekin batera, autobus geltoki berriko lanak hasi zirenean eraitsi zuten. Hainbat erreakzioa sortu zituen Bilduren erabakiak,
ondare historikoaren babeserako elkarteko kideen haserrea esaterako.
Dena dela,
arkupea ez zela jatorrizkoa defendatu zuten orduan eta orain ere hala onartu du Enrique Ramos Hirigintza zinegotziak. Bere esanetan, “jatorrizko arkupea 80. hamarkadan suntsitu zuten eta erreplika bat eraiki zuten balio gutxiko materialekin”.
Hala ere, Norteko geltokiko arkupeak izan duen balio sinbolikoa kontuan izanik, berriro eraikiko dute autobus geltokiko lanak amaitzen dituztenean. Gaur egun, eraikinaren zatiak gordeta dauzkate, eta berreraiki aurretik behar dituen konponketak egingo dizkiote, lehengo itxura har dezan.