Emakumeen Mundu Martxa irailaren 30ean iritsiko da Donostiara
Hainbat jarduera prestatu dituzte mugimendu feministek egun horretarako.
Emakumeen Mundu Martxa abiatzear da, IV. Nazioarteko Ekintzekin. Karabana feminista martxoaren 6an abiatu zuten Kurdistandik, eta Euskal Herrian irailaren 28an sartuko da. Furgoneta Tafallara iritsiko da, eta urriaren 4an joango da, Bilbon azken geldialdia egin ostean. Donostiara irailaren 30ean iritsiko da, eta egun horretarako hainbat jarduera prestatu dituzte mugimendu feministek.
Aurtengo leloa, Geure gorputzak, geure lurraldeak da eta lau helburu nagusi ditu: Emakumeek jasaten dituzten indarkeria motak ikusaraztea eta salatzea; sistemari alternatibak sustatzea eta ikusaraztea; munduari erakustea emekumeen erresistentzia; mugimendua indartzea eta zabaltzea. Gainera, ikur sinboliko gisa, haziak erabiliko dituztea aurten, “elikadura-burujabetzaren aldeko borroka gogoan”.
Honakoa izango da ibilbide osoa Euskal Herrian: Tafalla (irailak 28), Gares (irailak 28), Iruñea (irailak 28), Altsasu (irailak 29), Leitza (irailak 29), Baztan (irailak 29), Hazparne (irailak 29), Baiona (irailak 30), Hondarribia (irailak 30), Donostia (irailak 30), Hernani (urriak 1), Tolosa (urriak 1), Zumaia (urriak 1), Beasain (urriak 2), Agurain (urriak 2), Gasteiz (urriak 2), Bergara (urriak 2), Durango (urriak 3), Basauri (urriak 3), Igorre (urriak 3) Gernika (urriak 3), Getxo (urriak 4), Portugalete (urriak 4), Bilbo (urriak 4). Bizkaiko hiriburuan 12:30ean sartuko da eta egun osorako hainbat jarduera prestatu dituzte.
Euskal Herriko
Qubecen jaio zen
Martxaren jatorria Quebecen dago; 1995ean emakume mugimenduak martxa bat egin baitzuen bertan. 2000. urtean martxa mundu mailara zabaltzea erabaki zuten, demokrazia, itxaropena, berdintasuna eta bakea aldarrikatzeko. EMAKUMEEN MUNDU MARTXA Donostia. Irailak 30.- 18:00. Bizikleta martxa Martuteneko kartzelatik Bulebarrera
- 18:00. Bulebarra: materiala salgai, nazioarteko informazio panelak, hazien postua, batukada feminista… Furgoneta iritsi bitartean bakoitzak bere aldarrikapenak idatziko ditu.
- 19:00. Bizikleta martxa Bulebarrera iritsiko da.
- 20:00. Ongi etorria furgonetari eta Maixabel Gaztañagari omenaldia.
- 21:30. Guardetxera ibilbidea. Afaria, karaokea eta musika festa.