Proiektua zortzi hilabetean amaitzea aurreikusi dute.
Eneko Goia alkatea. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Tokiko Gobernu Batzordean hartutako erabakien artetik, bi nabarmendu ditu Eneko Goia alkateak: Añorgako bulebarizazioa eta Altzako kiroldegia. Bi proiektuak denbora luzez lantzen aritu direla aipatu du alkateak, baina datorren urtean eginak egotea espero du.
Añorgako bulebarizazioari dagokionez, lanak Construcciones Moyua enpresari esleitu zaizkio, 2,257.000 euroko aurrekontuarekin, eta zortzi hilabeteko epea izango dute auzoa oinezkoentzako egokitzeko. Behin esleipena eginda, lanak hasteko moduan daude. Goiaren esanetan, proiektu honen bidez, urtetako eskaerei erantzun eta añorgatarren bizi kalitatea nabarmen hobetuko da.
Altzako kiroldegiari dagokionez, berriz, oinarrizko proiektua onartu dute, 12.424 euroko aurrekotuarekin. Ondoren, exekuzio proiektua zehaztu eta lanak 2016ko maiatza aldera hastea aurreikusten du udal gobernuak.