Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hurrengo fasera igaroko ote den asteburuan jakingo du Amarakoak.
Manex Mujika, txapelketako sailkatze fasean kantari.(Argazkia: Gipuzkoako Bertsozale Elkartea)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako laugarren saioa jokatu zuten larunbatean Elgoibarren, eta Manu Goiogana izan zen irabazlea, 428 punturekin. Hala, Goiogana zuzenean sailkatu da hurrengo faserako, final-zortzirenetako euren saioak irabazi dituzten gainontzekoen moduan. Manex Mujika amaratarra, berriz, hirugarren postuan geratu zen, 417’5 punturekin, eta ez du lan erraza izango hurrengo fasera igarotzeko. Momentu honetan, beste bi saio falta dira final-zortzirenak bukatzeko, eta Mujika sailkapen nagusiko hamabosgarren postuan dago.
Hurrengo asteburuan Arrasaten eta Andoainen izango dira lehen faseko azken bi saioak. Andoaingo Bastero kulturgunean arituko dira Zubietako Asier Azpiroz eta Añorgako Unai Gaztelumendi, honakoekin batera: Ibai Esoain, Gemma Urteaga, Jokin Uranga eta Antton Fernandez.
GIPUZKOAKO BERTSOLARI TXAPELKETA
Final-zortzirenak. Elgoibar.
- Manu Goiogana Bengoetxea 428
- Oihana Iguaran Barandiaran 423,5
- Manex Mujika Amunarriz 417,5
- Unai Muñoa Amundarain 407,5
- Iñigo Gorostarzu Etxebeste 403
- Iban Urdangarin Lardizabal 397,5