Joseba B. Lenoir Gang-ek kontzertu berezia emango du Lugaritz kultur etxean, Irutxuloko Hitzaren 10. urtemugaren ospakizunean.
Joseba B. Lenoir Gang. (Argazkia: Jon Iraundegi)
IRUTXULOKO HITZAk eta Lugaritz kultur etxeak
Joseba B. Lenoir Gang zuzenean ikusteko aukera emango dizu. Tokiko hedabidearen 10. urtemuga dela eta kontzertu bat emango du Antiguan urriaren 16an (ostirala), 21:00etan.
Sarrerak salgai daude, 9 eurotan. Emanaldi berezia izango da, eta musikaren inguruan Irutxuloko Hitza zaleak elkartzeko aitzakia ederra delakoan gaude! Gainera, Joseba Baleztenaren boskotearen zuzenekoan gonbidatu bereziak izango dira:
Anari, Petti eta Mikel Larratxek ere parte hartuko dute kontzertu honetan. Eta hori gutxi izango balitz bezala… gauza berezi gehiago! Denek elkarrekin Itoizen kanta batzuk joko dituzte. Arrazoi gehiegi eman dizkizuegu kontzertu honetata joateko!
Joseba Baleztena musikariak bakarkako bideari ekin zion
Joseba B. Lenoir alter-egoa sortuz. Barnean zituen musika giro ezberdinei bide emateko, bestelako norabide bat aukeratu zuen, ‘high energy’ biziko rockandroll erritmo izerditsu eta zikinetik bestalde, beste eremu batera bidaiatuz. Giro sosegatu, esperimental eta instrumentaletan murgildu zen hasera horretan, denboraren poderioz melodia popero eta folkiagoei leku egiteko kantuei ahotsa sartzen hasi zen heinean.
Orain, pauso bat gehiago eman eta banda osatu du bere inguruan, kantuen osotasunaren bila. Joseba Baleztenarekin (gitarrak eta ahots nagusia) batera,
Willis Drummondeko
Felix Buff (bateria) eta
Xan Bidegain (baxua eta perkusioa), eta
Napoka Iria taldeko
Miren Narbaiza (gitarra elektriko eta akustikoak, ahotsak eta perkusioa) eta
Ander Mujika (gitarra eta ahotsak) dira
Joseba B. Lenoir Gang. Donostian lehen aldiz joko du boskoteak.