IRUTXULOKO HITZA zale andana elkartu da Lugaritz kultur etxean, Joseba B. Lenoir Gangen rock erritmoan ospatutako jaian.
Irutxuloko Hitza
Lugaritz kultur etxea bete egin zen Irutxuloko Hitzaren festan. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Lagun asko elkartu ginen ostiralean, Lugaritz kultur etxean. Ederra izan zen Irutxuloko Hitzaren 10. urtemuga gertukoekin eta lagun berriekin ospatzea.
Danele Sarriugarte idazlea, Leire Palacios kazetaria, Musika Zuzenean webguneko arduradun Koldo Otamendi, Jurgi Ekiza musikaria, Iker Lauroba musikaria, Markel Ormazabal Irutxuloko Hitzako kolaboratzailea, Hamaika Telebistako Inaxio Esnaola kazetaria, Kortxoenea gaztetxeko kideak, Argiako Lander Arbelaitz eta Axier Lopez kazetariak, Garoako eta Lou Topet taldeko Oier Aranzabal, Joserra Senperena musikaria, Mikel Iturria blogaria, Rafael Berrio musikaria, Miren Artetxe idazle eta bertsolaria, Ze Esatek taldeko Jabi, Groseko jai batzordeko kide Alex Martinez, Donostiako Piraten mugimenduko kideak, Saioa Royo eta Ion Martinez aktoreak, Skakeitan taldeko Olatz Salbador… Eta zerrenda labur honetan aipatu ez ditugun beste asko!
Joseba B. Lenoir Gang boskotearekin rock erritmoan ospatu genituen tokiko hedabidearen 10 urteak. Gainera, ez zen ohiko kontzertu bat izan. Urtemuga aitzaki hartuta, gonbidatu bereziak igo ziren taula gainera. Sexty Sexers-eko Mikel Larratxe, Anari eta Petti. Itoizen kantu bana jo zuten boskotearekin, eta elkarrekin ere aritu ziren denak Ezekielen prophezia abestian. Zutik jarri zituzten musika zale guztiak, eta sekulako ikuskizunaz gozatu zuten Lugaritz kultur etxean bildutakoek. Zenbait lagunek ezin izan zuten festaz gozatu, sarrerak agortu egin baitziren.
Eskerrik asko handi bat eman nahi diegu kontzertura joan ziren lagun guztiei, bereziki photo call berezian parte hartu zenutenei! Zuetako asko irudi galerian egongo zarete! Joseba B. Lenoir Gang eta lagunei ere gure eskerrik beroena, zaila izango da horrelako kontzertua ahaztea! Lugaritz kultur etxeari ere eskerrak eman nahi dizkiogu, gure urtemuga festa antolatzeko babesa emateagatik. Eta Antiguako Platero, Triku Harri eta Oliyos tabernei, festarako mokadutxo goxoak prestatzeagatik!
Eta batez ere Ion Martinezi eman nahi dizkiogu eskerrak. Bera gabe ez genuke horrelako festarik egingo, eta bere laguntza ezinbestekoa izan da antolatu ditugun ekitaldi guztietan.
Ostiraleko jaiak biharamun goxoa utzi digu, eta indarrak hartu ditugu zuei guztiei esker. Mila esker!
Beste 10 urte baietz!
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea