Mikel Zabalza bizi zen etxearen aurrean lore eskaintza egin zuten iaz, Altzan. (Argazkia: Lide Ferreira)
Altzan ez dute Mikel Zabalza ahaztu. Autobus gidari orbaitzetarra Donostian atxilotu zuen Guardia Zibilak, Altzan zuen etxebizitzan, 1985eko azaroaren 26an. 30 urte igaro dira geroztik, eta urtero hura gogoratzeko ekitaldi bat egin ohi dute. Aurten, ordea, memoria baino gehiago aldarrikatuko dute. Haren desagertzearen 30. urtemugan, aitortza eta erreparazioaren alde lan egingo duen taldea sortu dute: Mikel Zabalza Herri Ekimena.
“Inoiz sinetsi ez dugun hamaika gezur esan zizkiguten, eta oraindik ere inork sinesten ez duen kontakizuna da bertsio ofiziala. Mikelek eskuburdinak jantzita egin omen zuen jauzi errekara, igerian jakin gabe, gainera. Egun luzez bilaketa lanak burutu ziren leku berberean aurkitu zuten gorpua, Guardia Zibilak berak. Hainbak zantzuk haien gezurra desegiten dute. Guk badakigu Mikelek ez zuela bere burua errekara bota. Bertsio ofiziala salatzeaz gain, benetako ikerketa bat egitea aldarrikatzen dugu, behingoagatik egun latz horietan gertatua argituko duena”, adierazi dute. 30 urte igaro eta gero, eragindako mina inork ez duela aitortu, eta inork ere ez duela ardurarik bere gain hartu salatu dute: “Zigorgabetasuna erabatekoa izan da. Mikel bigarren mailako biktima da. Familia eta lagunei ere zor zaie jasandako minaren aitortza eta erreparazioa”, gaineratu dute.
Larunbat honetan jendaurrean aurkeztuko dute herri ekimena, Jolastokietan, 12:00etan. Gainera, hainbat ekitaldi egingo dituzte 30. urtemugaren inguruan.
Altzan herri ekimena sortu da, eta Nafarroan kasuari buruzko dokumental bat egiteko proiektua sustatzen ari dira. Bere heriotza gogoratzearekin batera, torturari berari buruzko hausnarketa izan nahi du Objektu galduak izeneko dokumentalak. Hain zuzen, Zabalzaren familiak egun haietan jasotako erantzun mingarria jarri diote izenburu gisa dokumentalari. Zabalzaren amari erantzun hura eman zioten Intxaurrondoko kuartelean. Semea galdu bazuen, joateko galdutako objektuen bulegora. Erantzun horretatik abiatu da ikus-entzunezkoa.
Orain arte ezagutzen ez ziren testigantzak jasoko dituzte dokumentalean. Mikel Zabalzarekin batera atxilotutako Ion Arretxek ere kontatuko du bere esperientzia. Idoia Aierbe Mikel Zabalzaren bikotekideak bere garaian emandako testigantza ere audioz emango dute dokumentalean; Eva Forrest-ek elkarrizketatu zuen garai hartan, Zabalzaren gorpua ikusi baitzuen Intxaurrondon. Kasu honi buruzko perspektiba zabal bat emango du dokumentalak. Zabalzaren anaiak, Patxi eta Aitor, ere agertzen dira dokumentalean. Orbaitzetan atxilotu zituzten 1985eko azaroaren 26 hartan, eta Iruñeko komisaldegian torturak sufritu zituzten.
Argitu gabeko kasua
Kuartelera eraman eta hurrengo egunean bere desagerpenaren berri eman zuen familiak. Oraindik indarrean dagoen bertsio ofizialaren arabera, Guardia Zibilak Endarlatsara eraman zuen, zulo baten bila. Tunel baten barruan zegoela, horman zegoen zulo txiki batetik ihes eginda, Bidasoa ibaira salto eginda itota hil zen. Zabalzak esku burdinak jarrita zeuzkan une horretan, eta 3 guardi zibilek inguratuta zegoen. Ez zekien igeri egiten. Gurutze Gorriaren urpekariek Bidasoa ibaia miatu zuen goitik behera, baina ez zuten ezer aurkitu. Atxilotu eta hogei egun geroago, abenduaren 15ean Guardia Zibilak aurkitu zuen bere gorpua Bidasoa ibaian.
Idoia Aierbek bere orduko neskalaguna ere atxilotu zuten Mikel Zabalza eta beste lagun batzuekin batera. Bere gorpuzkera zuen norbait zerraldo ikusi zuela esan zuen.
1988an apirilean epaileek kasua artxibatu zuten. Argudiatuz, Zabalzaden sabelean eta odolorean taladrina arrastoak zeudela. Garai hartan hainbat enpresek sustantzia hori isurtzen zuten ibaira. 1995ean berriz ireki zuten sumarioa. hainbat zantzu.
1995ean berriz ere ireki zuten sumarioa, hainbat zantzu kaleratu baitzituzten: Vicente Soria guardia zibilak kazetari bati aitortu zion Zabalzaren gorpua ikusi zuela kuarteleko igogailu batean. Txofo Migeliz salatariak Dorado, Villalobos eta Bayori leporatu zien gertatutakoa. Perote koronelari atzemandako dokumentuetan ere esaten zen Zabalza intxaurrondon hil zela. 2010ean, ordea, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak artxibatu egin zuen auzia. Ez zuen biderik ikusi akusatutako guardia zibilak auziperatzeko.
Azken bideoak
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea