Arte ederren eraikinaren kupula kentzen hasi dira. (Argazkia: J.M. Lizarralde)
Erdialdeko eraikin historikoaren kupula kentzeko lanak hasi dituzte, eta bost eguneko epean bukatuko dituzte. Bi garabi handitan igota, kupularen punta kendu zuten atzo. Hurrengo egunetan ere estaldura kentzen joango dira. Metalezko elementuak kendu eta gero, kupula bota egingo dute, “hormigoia hondatuta dagoenez, egitura erortzear dago”, argudiatu dute.
Kupula kendu ondoren, metalezko plaka batzuk jarriko dituzte eraikinaren barruan urik sartu ez dadin. Ondoren, kupula berreraiki beharko dute. Berritutako kupulak jatorrizkoaren berdina izan beharko du. Hau da, Cortazarrek duela 100 urte baino gehiago sortu zuena bezalakoa.
Udalaren Hirigintza sailak Arte Ederren eraikinaren jabeari, SADE enpresari, agindu dio kupula kendu eta berritzeko. Aldundiak agindu hori berretsi du, eta foru aginduan zehaztu du zein baldintzatan egin beharko duten.
Eraikinaren etorkizuna oraindik argitu gabe dago.