Txantxarrekak, oraingoz, ez du Villa Alegriaren lagapena sinatuko
Kortxonearen eraisteak jarrera aldarazi diela adierazi dute; gune autogestionatu guztiak borroka beraren parte direla aldarrikatu dute.
Nerea Lizarralde
Antiguako Txantxarreka gaztetxeak gune autogestionatu guztien aurkako erasotzat jo du Kortxoenean gertatutakoa, eta oraingoz ez dute sinatuko Villa Alegriaren lagapena: “Astearte goizean Udalaren konplizitatearekin Kortxoenea ilegalki eta indarrez eraitsi dutela ikusita, ezinbestean aldatu da gure jarrera. Ez dakigu udalaren erantzuna zein izango den, baina gu prest gaude Donostiako zein gainontzeko eragileekin gune autogestionatuen defentsari batera heltzeko”, adierazi du Txantxarrekako asanbladak.
Azken hilabetean udalarekin harremanetan izan da Villa Alegriaren lagapena beste urtebetez luzatzeko. Asanbladaren arabera, lagapenaren baldintzak gogortu ditu udal gobernuak, “negoziatu edo hitz egiteko aukerarik utzi gabe”. Hala ere, Txantxarrekako proiektuarekin aurrera jarraitzea erabaki zuten, eta hala adierazi zioten astelehenean Udalari.
Groseko gaztetxean gertatutakoarekin jarrera aldatu dutela jakinarazi dute: “Donostiako gune autogestionatu guztiak, eraikinen jabetza edozein dela ere, borroka beraren parte gara. Kortxoenean gertatutakoa guztion kontrako erasoa da. 10 eguneko epea jarri badigute ere, ez diegu presioei men egingo”. Udalari eskatu diote “Kortxoeneara begira azpimarratzen duen borondate on hori” frogatzeko. Bitartean, Txantxarrekari bizitza emango diotela eta hamaika kolektiboren babesleku izaten jarraituko duela plazaratu dute.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea