Korrikalari bat eta ikusle bat hil dira Behobia-Donostia lasterketan
Bihotza eta arnas aparatua gelditu zaizkio, eta larrialdi zerbitzuek Donostia Ospitalera eraman ondoren, hil egin da. Behobia-Donostia lasterketako korrikalaria gizonezkoa eta nafarra zen, eta 31 urte zituen. Helmugara iristean artatu dute larrialdi zerbitzuek. Hala jakinarazi du Segurtasun Sailak. Duela bi urte, beste korrikalari nafar bat hil zen. Ondoren jakin da ikusle bat ere hil dela. Kasu honetan, Behobiako irteeran izan da, korrikalariak ikusten ari zela.
34.000 korrikalari, iaz baino 4.000 gehiago, zeuden izena emanda Behobia-Donostia probaren 51. aldian, eta 28.262 irten dira abiapuntutik.