Alderdi Ederreko 'Oroimena-memoria' eskulturaren aurrean egingo duten elkarretaratzean parte hartzera deitu dituzte herritarrak eta udal taldeak.
‘Oroimena-Memoria’ eskultura, Alderdi Ederren. (Argazkia: Donostia.org)
Memoriaren eguna “modu bateratuan” burutzeko deialdia luzatu du
Eneko Goiak, eta udal korporazio osoa eta donostiar guztiak gonbidatu ditu bihar, asteartea, 12:00etan “terrorismoaren eta biolentziaren oroimenez” eraikitako monolitoan egingo duten kontzentrazio isilean parte hartzera.
“Terrorismoaren eta indarkeriaren biktimen” errekonozimendurako egunari begira, kontzentrazio isilera deitu du, eta Memoriaren egunaren harira adierazpen bat kaleratu du. Donostiako Alkateak adierazi du bakean eta bizikidetzan oinarritutako etorkizunari ekiteko,
“Giza Eskubide guztien urraketaren aurkako jarrera argia izatea da bidea”, eta bake eta bizikidetza horrek indarkeriaren “injustizia, egindako kaltea eta biktimen duintasuna onartzea” eskatzen dutela, “biktima guztiek dutelako egiaren, justiziaren eta aitortzaren eskubidea”.
Donostiako Alkateak adierazi du Memoriaren eguna “guztiok batera etorkizuna eraiki nahi dugula adierazteko eguna” dela, “samina eta sufrimendua errepikatuko ez diren etorkizuna”.
Alkate gisa bere nahia da
Oroimenaren Eguna ahalik eta adostasun mailarik handienarekin burutzea: “Adostasun horren bitartez, gure helburua da Donostian izan diren biolentziaren biktimei gure elkartasuna, errekonozimendua eta errespetua modu bateratuan adieraztea”.
Genozidioaren Biktimen elkartearen elkarretaratzea
Elkarretaratze isilarekin desadostasuna adierazi du Genozidioaren Biktimen elkarteak. Bihar, 12:30ean protesta egingo dute Goikoa jauregiaren aurrean. Donostiako Udalari egotzi diote biktima guztiekin ez gogoratzea.