Mikel Zabalza auzia eta torturari buruzko dokumentala egiteko proiektua Donostian aurkeztuko dute
Aieteko Bakearen Etxean egingo dute aurkezpena bihar, asteazkena, 11:00etan.
Mikel Zabalzaren auzian oinarrituta, Euskal Herrian torturak izan duen eraginari buruzko dokumentala ari dira egiten. Galdutako objektuak izena du, eta Filmotek eta Ahotsa.info-k zuzenduko dute.
Zabalza auzia gertutik ezagutu duten adituak elkarrizketatu dituzte: Zabalzaren senideak, Iñigo Iruin abokatua eta harekin batera atxilo hartu zituzten hainbat. Horiekin batera, torturari buruz jardun dute, besteak beste, Paco Etxeberria forentsearekin eta Theo Van Boven nazioarteko kontalariarekin.
Lana aurrera eramateko, 15.000 euro bildu nahi dituzte datozen berrogei egunetan. Horri buruzko informazio guztia Verkami plataforman, proiektuaren webgunean eta www.mikelzabalza.eus atarian jarri dute irakurgai.
30 urte dira Guardia Zibilak atxilotu zuela
Altzan ez dute Mikel Zabalza ahaztu. Autobus gidari orbaitzetarra Donostian atxilotu zuen Guardia Zibilak, Altzan zuen etxebizitzan, 1985eko azaroaren 26an. 30 urte igaro dira geroztik, eta urtero hura gogoratzeko ekitaldi bat egin ohi dute. Aurten, ordea, memoria baino gehiago aldarrikatuko dute. Haren desagertzearen 30. urtemugan, aitortza eta erreparazioaren alde lan egingo duen taldea sortu dute: Mikel Zabalza Herri Ekimena. Irutxuloko Hitzak bere lehengusina Libe Goñi elkarrizketatu du.
Erlazionatutako edukiaMikel Zabalza kasuaren bertsio ofiziala desegingo du 'Galdutako objektuak' dokumentalak