Eragile guztiei irekitako parte hartze prozesu bat proposatu diote udalari
Zemoria kaleko eraikinean espazio autogestionatu bat sortzeko proposamena jarri diote mahai gainean.
gaztetxearen huste eta eraistean, gertatu zenaren berri lehen pertsonan kontatzeko aukera izan dutela azaldu dute. “Aurpegi onarekin” entzun dietela adierazi dute, “burumakur” ere bai, entzundakoak entzunda: “Ez zekiten gaztetxea eraisten hasi zirenean jendea barruan zegoenik”. Halere, bi aupegi erakusten ari direla kritikatu dute: “Atzo alkateak batzordean egindako adierazpenetatik harago, gaur berriz ere gurekin aurpegi onez agertu dira. Zein da beraien jokoa? Atzokoa edo gaurkoa? Hori da azken finean duda pizten duena”.
Azaroaren 3an gertatutakoa iruzurtzat, eta “konfiantza urradura” gisa jo dute: “Ez dakigu zein aurpegirekin geratu. Gu saiatu gera behin eta berriz, zailtasunak ikusita, gu gerturatzea. Ez dagoela lokalik eta abar. Gure proposamena dute orain. Guk proposatutakoa posible da, beste tokitan ere egin delako. Honi pisua ematen saiatuko gara”.
Beraien proposamena jarri diote udalari mahai gainean: eragile guztiei irekitako prozesu parte hartzaile bat. Zemoria kaleko 20. zenbakian dagoen eraikina dute helburu gisa: “Gu aurrera goaz. Beraiek, ordea, esan dute, aurretik esan bezala, Hezkuntza Sailarekin hitz egin behar dutela. Zemoriako eraikinaren aldarrikapenarekin aurrera jarraituko dute: “Ez diogu Hezkuntzari inolako eraikinik kendu. Baina udalak baditu mekanismoak gaur egun dagoen eskaerari erantzun bat emateko. Lortu daiteke espazio fisiko bat? Borondate politikoa erakutsi behar dute. Mekanismo desberdinak dauzkate, eta guk uste dugu gure proposamena ongi egokitzen dela horietara“.
Eragile guztiak gonbidatu dituzte parte hartze prozesu honetara. Groseko eragile asko eta Donostiako Piratak jada prozesuaren barruan daude: “Eragile askok parte hartu behar lukete. Zemoriako eraikina hori izugarri handia da, eta Kortxoenea zena baino zerbait irekiagoa ikusten dugu. Erreferentea izan daitekeen espazio autogestionatu bihur daiteke”.
“Sekulako eragile zerrenda dago lokal baten eske, eta guk parte-hartze prozesu bat proposatu diogu udal gobernuari. Hori izan daiteke ilusioa pizten duen bide bat. Azken finean udalak bere bidea jarraituko du, eta agian luzatuko da. Gu, ez nekatzeko, gure bidea jarraituko dugu”. Kortxoenea gaztetxeko kideak udal gobernuarekin bildu dira gaur arratsaldean, eta udaletxearen aurrean egin duten elkarretaratzean azaldu dute bileran hitz egindakoa.
Lehen aldiz, udal agintariei azaroaren 3an,