Kortxoenearen aldeko elkartasun festa egingo dute ostiralean
Ze Esatek!, Luz de Putas eta DZ ariko dira zuzenean Intxaurrondo kultur etxean.
Irutxuloko Hitza
Kortxoenea gaztetxearen huste eta eraistea dela eta, hainbat prozedura judizial dituzte zabalik. Batetik, gaztetxearen aldeko protestetan atxilotu eta identifikatu zituzten lagunen aurkakoa; bestetik, “desalojo ilegala dela eta” Kortxoeneak enpresa eraikitzaileari jarritako salaketarena. Gastu judizialei aurre egiteko elkartasun festa bat egingo dute ostiralean, Intxaurrondo kultur etxean (21:30).
Ze Esatek! taldeak bere disko berria aurkeztuko du elkartasun festan, bertan hasiko du aurkezpen bira. Disko honetako Kosta ala kosta abestia entzun dezakezue bideoan. Kortxoenearen aldeko manifestazio batean zirela, kamioi baten barruan grabatu zuten. Luz de Putas taldea eta DZ-k ere parte hartuko dute elkartasun festan.
Durangoko Azokan ere izango dira Kortxoeneako kideak. Gaztetxeari buruzko Kortxoenea, irautea sortzea delako dokumentala Irudienean aurkeztuko dute, abenduaren 6an, 13:30ean. Salgai ipiniko dute dokumentala. Dokumentalean ateratako etekin ekonomiko guztiak gastu judizialei aurre egiteko izango direla jakinarazi dute dokumentalaren egileek. Kortxoenea gaztetxeak antolatu zuen aurtengo Zinemaldi Alternatiboan aurkeztu zuten lehen aldiz.
Azken bideoak
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea